ALZA

 

 

        1.— MARTILLUN (1933)

 

        Altzako tabernaria.

        1931'garreneko Abenduaren 29'an.

        Altzan lau karlotar arkitu ditut. Igandero batzen dira Martillun'en tabernan.

 

 

        MARTILLUN SAN KRUZ'EKIN IBILLIA

 

        Gure ibillitaldiak! Illunduta Leizatik erten; Goizuetan egonaldi txiki bat egin, ta goizerako Oyartzun'en.

        Gero lenengo batalloira.

 

 

        BELABITAN

 

        Lau konpañi giñan Berrobin Itxasorekin. Beste lau Belabieta mendian sakabanatuta.

        Apaiza azaldu zanean berarekin jun giñan.

        Goizean Asteasu bekora apaizarekin.

        Asteasu goikora abiatu dira Antxusarekin. Antxusa au, Oyartzungo estudiantea, kapitana ta an zijoazten artean malla goragokoena.

        Antxusa il da (Goyaz'en) urrengo egunean Azpeitira, ta an sakabanatu giñuzten.

        Ni ta beste asko bigarrenera.

 

 

        ESTELLARA

 

        San Juan besperan lubakian sartu, San Pedro besperan erten.

        Gabez ere goardia egin bear zan. Etzan lo egiterik. Noizean bein zentinelak: «allerta... allerta...» ta azkenekoak: «Allerta estoy.» esan oi zuten.

 

 

        NAPARROAN

 

        Estellakoan ondoren an geratu giñan.

        Lorka (errian) giñala, Enparan'ek paloak eman nai izan zizkion guretako bati, bañan Iturbek galerazi zun.

 

 

        TXORITOKIETAN

 

        San Miel eguna, goiz goizean, mikeleteak Irazuene (goy) baserrian (Txoritokieta pean) formatu ta musika joaz gora ekin zioten. Etziran, iyo ziran danak, bere oñez jetxi.

        Txoritokieta-Aundi (Arkaitzaundi), Txoritokieta-Txiki.

        (Emen bi mendi auen irudia).

        Au (txikia) artu ziguten mikeleteak goizean, bat batean. Bañan ortik aurrera Txoritokieta aundira jun nayean galdu ziran. An il gendun Amante.

 

 

        2.— LAUREANO

        (+1933, Abenduaren 17'an)

 

        Gizon luxe giyarra, 8o urte. Iturritik ura zeraman, baratza ontzi bete.

        —Ni Otxaboren partidan ibilli nintzan. Otxabo mikeleteetan sarjento izana, konpañiko diruak jokuan galdu ta guregana etorria zan. Kapitan egin zuten.

        Guk braka ta txapela gorriak, mikeleteak bezela; kapatxoa ez izatea. Beste karlistak etzuten bada praka gorririk. Ez; guk bakarrik.

        Oyartzungo parean eritu niñuten. Lepo ondotik bala sartu ta sayetsetik irten.

        —Zenbat ziñaten partidan?

        —4o'ren bat.

        —Nun lo egiten zenuten?

        —Ez genun toki jakiñik. Batzutan Santiyon. Baita eliz barrenen ere. Besteetan baserrietan.

        —Zertan aritzen ziñaten?

        —Ibilli; batzuetan gabez, bai egunez ere. Ergobitik Errenteri gañera, Loyola, Miracruz ta...

        Errekonozimentuak egin. Zubi ondoetan goardiak (paisanoak) ipiñi. Gabeko bat-batekorik egin etzizaten mikeleteak (sospresas nocturnas), al bazan prisionero bat edo beste egin ta...

 

 

        3.— APALATEGI ATAUNDARRA

 

 

        4.— TXAPINENEKO INAZIO

 

        Txapiñena, eliz ondoan.

        Gizon motz, sendo; argia da. 82 urte.

        —Ni ere lenengotik Santa Kruz'ekin.

        —Aritxulegin?

        —Bai; Aritxulegi erdikoan. Au ikasteko tokia.

        —Ta armak atontzeko?

        —Bordan; Goyenetxe aldera.

 

        Lenengotik armak eramandakoak, bayonetak ez bait zuten zorrorik, ta muturrak ixtarrean miñ egiten ziguten. Orregatik, bayoneta muturrari arto mokotxa jarri genion. Gero Errenteritik larruak eraman ta estalkiak egin genizkien.

        Lenbizikora, Enparanekin.

        Somorrostron parapetoak zotalaz egiñak, zotalak bata besteen gañera ipiñita.

        —Ormazko barrundik, lubakia?

        —Gutxi.

        —Norañokoak

        —Bularretaraño geyenaz. Su egiteko belauniko. Kañoi balak aiden zeramazkiguten.

        (Emen croquis edo irudi bat dago, San Markos, Berrozpin (goy), Arkaitzaundi, Arritokieta, Ametzagaña, Ataño ta Irazuene-goya'kin.)

        (San Markos dion tokiaren azpian iru flecha daude, ta alaxe dio:)

        Trillo'renak (soldadu zarrak).

        (Arritokieta jartzen duan tokiaren azpian bi flecha daude ta alaxe dio:)

        Mikeleteak.

        (Irazuenegoya jartzen duan tokiaren pian, berriz, alaxe dio:)

        Emendik abiatu ziran mikeleteak musika joaz.

        (Arkaitzaundi itzaren ondoan a bat dago ta orrialdearen oñean alaxe dio:)

        Orain mendi aundi oni Txoritokieta diyote, bañan zarrak diotenez (lau zarrak esan didate) beko txikia da Txoritoki; gañekoa berriz ARKAITZAUNDI, ta onen azpitik izaten dala uxo-pasa ta bekoan izaten dala eiztari tokia.

        (Trillorenak (soldau xarrak) esaten duan toikaren azpian b bat dago eta gero alaxe dio:)

        b: Azurmendi'tar Martin, bostgarrengo teniente izandakoak: «Gu Lasarten giñan. Goizean goiz, Oriamenditik granada bota ziguten, ta esan nun: "Gaur atakea nunerebait izango da, bañan ez emen". Eskuitik jo nai zutenean ezkerrera kiñu egiten zuten.»

        (Orriaren beko aldean croquis onek Alzako eliza ta pelota lekua markatzen ditu, ta alaxe dio:)

        Eliza. Pelota lekua. Emen zegon len il-tokia, ta emen jarri zituzten beltzek kañoyak, karlistai begira.

        —Erdiko mendian (Berrozpin) ez al zan atakerik izan?

        —Ez; (an sartu izan balira, ezker eskuiko suaz kixkaliko zituzten).

        Mikeleteak Txoritoki (txikira) errez io ziran, bañan aurreragoko sakonean (arotsua da oso) purrukatu zituzten. Astigarrako bentara jexteko asmo ote zuten; bañan alperrik.

        Karlista laugarrengoak omen ziran gogor egin zutenak.

 

 

 

© Frantzisko Apalategi

 

"Frantzizko Apalategi / Euskal mutillak armetan" orrialde nagusia