D. PEDRO BELDERRAIN

 

        Oyartzungo apaiza (D. Pedro zarra).

        1862'garrenean jayoa. Gudatean gaztetxoa zan, bañan gertatutakoak ederki dakizki.

        1933 Mayatzaren 4'an.

        (Emen Oyartzungo plano bat dago.)

        Udaletxean mikeleteak, gero karabiñero ta soldadu xarrak. Elizaraño joateko enparantzan iriki zuten lurpeko bidea.

        Santa Kruz sartu zanean, etxe ontan (Plazatik Udaletxe edo Kontzejura begira jarri ta ezkerrekoa.) izan zan Antxuxa, ta aurreko (Udaletxe) leyoan sartu ere sugarri botilla.

        Udaletxe aldamenetako 1 -ta 2, Santa (Planoan 1 ta 2'rekin Kontzejuko ezker eskuiko bi etzeak señalatzen dira.) Kruzek erre izan balitu, mikeleteak galduak izango ziran.

        Emen jarri zun Santa Kruzek kañoitxoa (Planoan señalatzen da San Juan kale pasa ta urrengo kale-kantoya eskui aldera.). Gero mendi gorago eraman. Biyak alperrik.

        Pared con impactos de las balas liberales.

        (Emen planoan señalatzen da kañoya jarritako kale-kantoyaren etxea.)

        Etxe abetatik egiten zuten su karlistak leyoetan koltxoyak jarrita.

        (Planoan, Kontzejuaren aurre aurreko etxeak.)

        Lenengotik liberalak bere etxetzat Udaletxea artu zuten. Ogei ta amarren bat boluntario, Indart eskribaua nagusi ta berrogeiren bat mikelete.

        Kapitana Fernandez (gallegoa edo) zuten. Gizon arro zakarra. Errikoak, geyenak karlistak bait ziran ta, etzien Fernandez'ek pakean uzten. Tabernan ta beti irainka. Askok alde egiten zuten karlistetara Fernandezen zirikaldiagatik. Ezin ikusi zuten.

        Erriz alde, Alzibar ta Iturrioz'en, nik dakit zenbat ixtillu izan ziran. Batean, karabiñero (amar edo) Alzibarrera abiatu ta arrapatu. Bestean mendian burruka egin ta, beltzak errira zetoztenean, atzetik karlistak tiroka ta zirikaka ta orrela.

 

 

        SANTA KRUZ GAU BATEAN

 

        Mayatzan?

        Bere partida bete betean zuenean sartu zan. Bost eun mutil izango zitun. Oyartzuarrak asko. Mikeleteak udaletxean zirala, etxe guztiak artu zitun. Kañoitxoa ere jarri ta ekin, bañan kalterik etsayai ez. Mikeleteak ere su galanki leyoetatik. Mutil bat il zioten kañoi ondoan. Gero mendi gora jaso zun. Antxusak, badakizu, iya su eman ziola Udaletxeari. Larri ibilli ziran itzaltzeko.

        «Fernandez... matar» deadar egiten zioten karlistak, «bizirik erre...» ta orrelakoak, berak barrendik entzuten zitula.

        Norbaitek esan zion apaizari udal ezker eskuiko etxeak erretzeko ta barrengoak galduak zirala. Bañan etzun nai izan.

        Goizean alde ta len bezela. Santa Kruz alde egin da bereala, bota zituzten liberalak ezker eskuiko bi etxe ayek.

 

 

        SETIYOA

 

        Udaran, Santiyo inguruak ziran.

        Karlotarrak, Ondarrabiko ondartzan pusill pilla galanta legorreratu ta bear bezelako batalloyak egin zituzten.

        Santa Kruzen mutillekin egin zan lendabizikoa. Aizpurua buru.

        Abek inguratu zuten Oyartzun.

        Arregiko beltza Iturrioz gañean. Antxuxa Alzibarren. Besteak Urkaben ta abar.

        Mikeleteak Udaletxean naiko etzutela Eliza artu zuten. Batetik bestera joateko, enparantzan lubakia egin bear izan zuten. Karlistak, berriz, erri gañeko menditik tiro egiten zieten, ta berak, berriz, kanpantorretik inguruan ikusten zuten danai.

        Amabostean bein ekartzen zizkieten Errenteritik (errazioak) jan ta edan gayak. Ortarako, Urkabe gaña tropaz artzen zuten, ta orrela errian gurdiak sartu.

        Mikelete ta boluntarioak alde egin ta soldadu xar ta karabiñeroak etorri ziran.

        Iya zazpi illabete.

        Tolosa utzi zutenean, Epaillaren 1'an, azkatu zuten ere Oyartzun.

 

 

        SAN MARTIÑETAN (Nv. 1874)

 

        Karlistak Irun artu nayean.

        Asalto egin bear zutela. Zein batalloik ekin bear zuten izendatu ta Txakurtxulo Irungo katean (Bentak bañon Irun alderago). Azkenean uts.

        Karlistak guda-nagusi D. Hermenegildo Zeballos; kartista oso legala bañon guda-agintari buru gutxikoa. Etzula bear zanean agindu (Ernanikoan bezela) ta ez dakit nik zer. Etzuten karlistak gauz onik egin. Asaltorik ez. Mutillak amorro biziyan, traizio zala ta...

        Orrela, badator Donosti aldetik etsai salla izugarria.

        (Emen Oyartzun inguruetako irudi edo croquis bat dago).

        Gobernuak ifar alde abetan zun guda nagusi goenekoa zan. Ebroko alderdietan zebillen. Irungo gertaerak jakin zitunean, ango tropa sallak bildu, Santander'era trenez ta emendik Donostira itxasoz.

        Irun aldera jotzeko iru zati egin zitun bere gudari sallak.

        (Emen Donosti ta Oyartzunen tarteko mapa bat dago, gudari-sail bakoitzak nundik nora jo zuan adieraziz).

        Salla bat ezkerretik Jaizkibel menditik. Bestea eskuitik Txoritokieta ta San Markos (Zamalbide - Oyartzun). Besteak erditik.

        (Emen ere beste irudi edo croquis bat Santiyo-mendi, San Markos ta Txoritokietakoa).

        Zeballos gizagajoa an zegon Astigarragako bentetan zer egin etzekiela. Ez bear bezela, ez dem.... agindu. Liberalak aisa Irunen sartu.

        Karlista batalloi nagusi bakoitzak al zuen aldera jo zun. Geyenak Bera ta Lesakara mendiz. Txakurtxulo Oyartzunara. Arren urren Errege bera. Oyartzungo enparantzan 3'garrena formatu ta «Viva Erregea!». «Viva» erantzun mutillak, bañan norbaitek deadar egin zun «Mueran los ojalateros!». Zeballos'engatik batez ere.

        Zamalbiden zegon 4'garrena (edo 5.ª?) naparra. Etzekiten nun ziran, ta ezta San Markos bera zetozkietela etsayak. Alako batean, mikeleteak beren aurrean.

        «Zeintsuk dira oyek?» (¿Quienes son esos?)

        «Mikeleteak».

        «¿Qué es eso de mikeletes?» Ez bait zuten mikeleteen berririk.

        «Peseteros» esan zun norbaitek.

        «¿Peseteros? iA ellos!». Bayonetak pusil muturretan jarri ta ekin diete. Mikeleteak atzera. Bañan beren bizkar zetorren tropa salla aundia, ta ayekin bat egin ziran.

        Ori ikusterakoan naparrak asarre egin ziran. Oso gero. Bat batean etsayak gañera etorri zitzaizkiela, ezer ez jakin gabe ta... Amorro amorroz bide aurrera jo ta Andoaiñan gertatu ziran.

        Don Carlos Lekoene baserrira lotara. Txakurtxulok konpañi bi eman zizkion. Urrengo goizean mendi gora abiatu ta zaldia lortu omen zun.

        Txakurtxulo erre errean zegon.

        San Markos artu? Kutarro ere artu? Andik Oyartzun aldera etorriko zirala edozeñek ikusten zun. Iñork agindu gabe artzen du batalloya ta, pipa errez, etsayen bidera dijoa. Munuaundin jarri (Munutxikin berriz Arregiko Beltza). 6 konpañi ta mutil gutxikoak.

        (Asieratik, konpañi bakoitzak 100 mutil bazitun, bañan Somorrostrokoekin asko gutxitu ziran. Geroztik geitu zituzten; ala ere Txakurtxulok konpañi bakoitzean, zenbat izango zitun? (irurogei bat mutil? Sei konpañiak ez beintzat.400 gizon.)

        Asi ziran surtan. Lenengotik il zanetako Beltxa. Oyartzunera esku eskalleran ekarri zuten.

        Txakurtxulok bere aurrekoai bakarrik begiratzen zion, ta ara nun mikelete salla, Olazabal nagusi zutela, Munuaundi atzera joan dan ta bat batean su egin ta Txakurtxulo bera jo. (Atzetik; naigabe aundi izan zun.) Zauri orregatik il zan.

        Mutillak inguratuta zirala ikusi zutenean, danak alde. Orduan ta sasoi ederrean Lekoenera Erregearekin jun ziran bi konpañi ayek etorri ta gogor egin zuten, ta baita etsayak geratu erazi ere. Ayei eskerrak etziran mutil asko galdu.

 

 

        KARLISTAK OYARTZUNEN

 

        Urte t'erdi luzetxo (1 Mar. 74 a 15 Spt. 75) ((zazpi illabete t'erdi)) izan ziran karlotarrak Oyartzunen jabe.

        Geyenean 8'garrena egon zan. Bikuña Errexilgo sekretarioa nagusi. 4 konpañi bialtzen zitun Irun aldera, bi Errenteri gañera. Errian beste bi, gañera musika ta Plana Mayor.

 

 

        TXOKOA

 

        Etziran Oyartzungo gizon danak armetan jarriak. Gazteak batalloyetan; ezkonduak berriz edo bigarrenean (ezkon berriak) edo terzioetan. Abek pusilla etxean noiz deituko zieten zai bolarako joateko. Bañan oraindik baziran beren etxeetan banaka batzuek (edo zarregiak edo seme bakanak...). Abek mordoxka bat egin zuten. Orain estazioa dagon ortan egin oi zuten guardia. Txokoa nagusi.

        Alako batean, Txokoa afari ederrean jan ta edan ubari, gero lo, ta goizean liberalak, Urkabi bide zijoaztela, atxitu digute. Donostiko gaztelura eraman zuten.

 

 

 

© Frantzisko Apalategi

 

"Frantzizko Apalategi / Euskal mutillak armetan" orrialde nagusia