ITZ-AURREA
Aita Apalategui'ren kuadernoak ez daude oso garbi idatzita. Erderaz esaten danez, borrador bat dira. Orregatik, asi baño len oar edo abixu batzuk egitea komeni da.
Beste ezer esaten ez bada, beintzat, kakoen artean (paréntesis) daudenak, edo beste letra mota ontan jarritakoak (cursiva) Aita Apalategui'k jarriak dira.
Beste batzuetan, berriz, kako pare bi daude ((....)). Onek esan nai du, Aita Apalategui'k len idatzi zuna gero borratu zuela, ta ori adierazteko jarri degu modu ortan.
Kuadernoan orrialdearen oñean zeuden oar edo abixuak, kontaeraren ariaren segira baldin baziran, kontaerari erantsi dizkiogu, kakoen artean (paréntesis) jarrita.
Noizean bein badaude itz batzuk gerran ibillitako agure zar aiek iñola ere esango etzituztenak. Adibidez: karlotarrak, izkillu,... Ez ditugu iñola ere ikutu nai izan.
Liburu au osatzeko kuaderno oso batez eta beste baten erdiaz baliatu gera. Erderazko beste kontaera batzuk ere badira. Utzi egin ditugu. Karlisten lenengo gerrateaz ere badago zerbait. Ori ez dago norbaiti entzun ta bereala paperera aldatuta, bestela baizik. Ori ere utzi egin degu oraingoz.
© Antonio Zabala