AITA FRANZISKO APALATEGUI, S. J.
Aita Franzisko Apalategui Donostian jayo zan 1867'garrengo Urrillaren 29'an.
Iya amazazpi urtekin jesuita sartu zan 1884'garrengo Agorraren 7'an.
Bere ikasle-urteak bukatuta, urte asko egin zun Valladolid'eko jesuiten ikastetxean, Historia erakasten. Bere azkeneko urteak Loyolan eta Donostin egin zitun.
Oso euskaltzalea zan. Euskerazko zeozer ere argitaratu zun, bañan bere euskeraren aldeko lanik onena oraingo au dala uste degu.
1922'garrengo urtea ezkeroztik sayatu zan lan ontan. Nola ibilli oi zan bati ta besteari galdezka, emen bertan ondoen ikusi diteke.
Gaur agertzen diranaz gañera, beste orrelako asko bildu zitun. Argitaratuko ditugu oiek ere.
Kontaeraz gañera beste paper ta berri asko bildu zun. Orain Gipuzkoa'ko Diputazioan daude bere paper danak.
Paperaz gañera karlisten gerrateko oroipen asko bildu zun. Orain oiek San Telmo'n daude.
Osasunez, askotan beintzat, makal xamar ibilli oi zan.
1948'garrengo Otsaillaren 24'ean Loyolan il zan, 81 urtekin.
© Antonio Zabala