Gurutz Sarasola Martinez
«Lotsati»
(Itsasondo, 1915-V-3 / Donostia,
1936-III-22)
Gurutz Sarasola
Martinez, Itsasondon jaio zen 1915eko maiatzaren 3an. Aitaren arbel
negozioan aritzeko ikasketak egin zituen: merkataritza eta hizkuntzak.
Baina guztiaren gainetik idaztea zuen gustuko. 21 urte betetzerako,
1936ko martxoaren 22an hil zen, «maiteminak jota» bere
burua Donostiako burdinazko zubian trenari botata.
Gazte hil arren,
lurrazpitik atera beharrekoa da Lotsati-ren poemagintzaga. El
Día egunkari donostiarraren Euskal Gaiak orrian argitaratu
zituen poema gehienak 1935eko irailaren 11tik 1936ko urtarrilaren 24ra
arte, baina ez guztiak. El Pueblo Vasco egunkarian ere
argitaratu zuen poemarik; gehienak aurrez El Día-n
argitaratuak, baina ez guztiak.
Lotsatiren bizitza eta
obraren berri gehiago Goierritarra aldizkariaren 3. zenbakian
(I-90) eta 1992-11-22an Jon Aranok Egunkarian argitaratutako
artikuluan aurki daitezke, baita Iñaki Segurolak Ostiela
aldizkariaren 2. zenbakian idatzitakoan ere
* * *
El Día-n
ez da ageri heriotzaren berririk; eskelarik ere ez. Alabaina, garai
berean hil ziren Miren Lekube motrikuarrak eta Luistarra azkoitiarrak
(biak gazteak eta berri-emaileak «Euskal Gaiak» atalean)
hainbat nekrologika merezi izan zuten.
Itsasondoko hilerrian ez
da ageri Gurutzen hilobirik, ez haren izenik ezein hilobitan.
Sarasolatarren sepulturak, marmol beltzean, ez dauka izen bakar bat ere.
Errekuadro txiki batean, El
Día-ko «Euskal Gaiak» atalean, 1936ko
urtarrilaren 16, 17, 18, 19, 21ean (20a astelehena zen, ez zen
egunkaririk argitaratzen). Bere burua hil baino bi hilabete lehenago
agertu ziren iragarki hauek. Bere azken poema urtarrilaren 24an agertu
zen.