Joxe Mari Lopetegi
Irunen sortu zen 1875eko apirilaren 13an, duela 130
urte, Joxe Mari Lopetegi, Hego Euskal Herriko errepublikanoen
bertsolaria. Amikuzeko Arruetan hil zen, Behe Nafarroan 1942ko
ekainaren 2an. Lopetegik bere garaiko prentsan, Irungo agerkarietan
batez ere argitara eman zituen bertso sailak.
|
Ongi etorriya
Berrogei urte beti neketan
|
Ongi Etorriya |
Guazen aurrera
Nola itz
egin nabaitutzean |
Guazen aurrera Dierri hitza erabili zuen Lopetegik nazioa adierazteko. Gutxi baina guztiz esanguratsuak izan ziren bertsolari irundarrak bere bertsoetara ekarri zituen neologismoak, eta horien artean, zentzu politiko garbi zuten bi kontzeptu: dierria, nazioa, eta erkala, errepublika. Potoa egin zuen nabarmen Lopetegik laugarren bertsoan. Harrigarria harengan, benetan idatzi ote zuen horrela? Ez dakigu, baina azaldu bezala aurkeztea dagokigu guri. |
Bildu anayak
Zorigaiztoa etor leiteke |
Guazen aurrera
|
Askatasunaz
Zer buruzbide biyotz gabe, |
Askatasunaz Ohiko mamu politikoei -Santa Kruz apaiza, errege-erreginak, monarkiazaleak, oligarkia...- eskaini zizkien loreen artean, epiteto berri bat azaldu zuen Joxe Mari Lopetegik lehen aldikoz bertso hauetan, bere zentzu politiko betean: «nazi». Aurreneko aldia da, segurki, bertsolarien historian. Gogoan hartzeko bertsoak dira hauek, inolaz ere. |
Berari lagun zayogun
O!
Republika maitagarriya zeñen ederra zeraden, monarkiakin berreun urtez iya usteldu giñaden, erbestetikan etorri eta borbontarrak nagusi emen, gure Fuero ta lege ederrak urayek kendu zituzten, guria dana galdetzen dizut eman zaiguzu lenbailen. Gure aitonak pizkor senduak bizitu ziran bezala, gaur dan ainbeste txori izugarri kalian etzebillela, seme maitiak soldaduzkara juan biarrik etzaukatela, orain dauzkagun eunetatik bat fetxik ordaintzen etzala, aitor dezagun Euskal Fuerua Republika on bat zala. Guda aundirik izaten bazan nunbait bazterrak nasteko, albistitxo bat asko izaten zan danok alkarganatzeko, eskutitzakin alkar deituaz Dierriya indartzeko, mutil bikañak prestatzen ziran bear zan lekura juateko, euskal mutilla ez zan bildurtzen arma eskuan artzeko. Oroitutzen naiz, txikiya nitzan, nola esan ziran aitonak, Euskal Erriyak gure denboran izan dituen gizonak, legorrerako pizkorrak eta itsas barrenian onak, Txurruka, Okendo eta Elkano ta beste geyago jaunak, txarra ez zuen bear oki sudurra biyartu bear ziyonak. Ta gaur begira nola gabiltzan geran aliak nasirik, bekaizkeriyan buruak arro alkar ezin ekusirik, Fueruak agindutako itzak alde batera utzirik, bat txarra dala, bestia ere bai, onekin nago etsirik, bide otatik baldin bagabiltz Euskarak ez du bizirik. Biotzetikan galdetutzen det zentzua izan dezagun, ekusi degu monarki orrek zer lotsak jarri dizkigun. Bekaizkeriyak geren kalteko lenbailen utzi ditzagun, gure Erkala bezalakorik munduan ez dago iñun, euskal legiak emango ditu berari lagun zayogun.
|
Berari lagun zayogun Bestalde, Gipuzkoako foruzaleek XIX. mendean zabaldu zuten iruditeriaren eragina ere suma daiteke Lopetegiren bertso hauetan. Izan ere, zaila zaigu egun errepublikaren aldeko aldarria Txurruka, Okendo eta Elkanoren izenen ondoan ulertzea. Kontuak kontu, beti bat azaltzen zaigu Lopetegiren mezua: errepublikak baino ez ditu euskal libertadeak errespetatuko. |
Erkaldarrak
Askatasuna, Libertadia, |
Erkaldarrak |
Erkaldarrak
Askatasuna, Libertadia, |
Erkaldarrak Mateo Mujika Itsasondon sortu zen 1870an eta Gasteizko apezpiku egin zuten 1928an, Iruñean egon eta gero. Eztabaida piztu zuen 1930. urtean Debako Ostolaza Fundazioaren kontra, jendeak libre erabiltzeko moduan jarri baitzuen Fundazio hark bere liburutegi joria. Erabaki haren ondoren, arriskuan ikusi bide zituen gotzaiak bere eliztiarren morala eta fedea. Katolikoei espresoki debekatu zien ondoren, 1931ko udal hauteskundeak baino egun batzuk lehenago, errepublikano, sozialista eta komunistei boto ematea. Ordainetan, 1931ko maiatzaren 17an ohildu zuten Espainiatik, Errepublikaren aurka ari zelakoan, eta 1933ko apirilaren 12ra arte ez zioten itzultzeko baimenik eman. Militarrak 1936an matxinatu zirenean, Francoren alde jarri zen hasiera-hasieratik eta frankistek eginiko ekintza batzuen kontra azaldu zen ondoren. Ulertu izatekoa da zergatik zuten errepublikanoek horren gorroto Mateo Mujika, historiografia nazionalistak espero baino askoz hobekiago –zergatik ote?– tratatu duen gizona. |
Joxe Mari Lopetegiren bertsoak
Joxan
Elosegik bildu eta testuinguruan jarriak