Nere anai maite-maite Esteban ta Modesto: Zueri eskeintzen dizuet nere liburutxo au, biotz-biotzez eta gogo osoz eskeñi ere.

        Mexico'ko lurralde oietan ainbeste urtez bizi zeraten-arren, oraindik zuen ezpañetan ezpaizazute il, gure amatxo laztanak magalean artuta, maite-besarka sutsuz eta muxu goxoz, erakutsi zigun izketa eztia.

        Legorrez ta itxasoz, uso maitalearen gisan, egan dijoakizuten nere liburutxo au zuen eskuetara eltzen danean, bere orrialdeetan bizitza-dardara ezti-goxo bat nabaituko diozute, noski. Gure ama zanak betiko bizitzatik, Zerutik alegia, itz-egiten dizutela usteko dezute-ta. Berak erakutsi zizkigun itzak, esaera jatorrak eta jarrai-bide zuzenak besterik eztituzute nere lantxo ontan topatuko. Aren biotz maitalearen oyartzuna dezute. Izango al-zaizute aren erakutsi zerutarren oroigarri ere. Auxe opa dizute biotzez zuen anai,

 

LUIX'EK

 

 

 

"Jautarkol / Ipuiak" orrialde nagusia