Hitzaurrea
Wrocke 1916-Xl-21ean
Sophie maitea, ze tristea den neretatzat mementu honetan zure ondoan ez egotea. Baina bihotzez eskatzen dizut, gorde zutik burua! Gauza asko aldatuko dira; bitartean hiritik atera eta mendi aldera joan zaitez. Han, naturaren edertasunak sendatuko zaitu. Ziur nago Karl ere asko poztuko dela erabaki hori hartzen baduzu.
Wrocke 1917-I-17an
Ze mementu tristea igaro dudan gaur! Hirurak eta hemeratzi minututan, trenaren txistua entzun dudanean, ohartu naiz Matilde bazihoala eta kaiolan dagoen animalia baten modura korrika hasi naiz, alde batera eta bestera, eginik eta deseginik eguneroko «pasioa». Bihotza erdibiturik nuen, nik ere alde egiterik ez nuelako. Alde egitea! Baina horrek ez du axolarik. Bat batean nere bihotza lasaitu da; bihotz hau ohituta dago zakur baten antzo, esandakoa egitera.
Wrocke 1917-I-8an
Galsworthy-n nobela hartu dut. Egia esateko, nobela, ez zait gehiegi gustatu; gai sozialak gehiegi ukitzen ditu, interesgarriago zaizkit nobela batean bere kalitate artistikoa, gai sozialak gehiegi ukitzea baino.
Dena dela Galsworthy-k ez nau gehiegi harritu; Bernard Shaw eta Oscar Wilde tankerako idazlea da. Idazle hauen estilua oso zabaldua dago, intelektual ingelesen artea. Hauek: gizon oso inteligentiak, oso refinatuak, baina naskaturik daude; munduan gertatzen den guztiari irrigar eseptiko batez begiratzen diote.
Gaur igandea da, igandeak oso ilunak izaten dira presondegikoentzat eta bakardadea sufritzen duten guztientzat.
Wroncke 1917-Vll-20an
Badakizu Sophie, Breslau-ko presondegira bidaliko nautela. Gaur goizean agur esan diot neure jardin txiki honi. Eguraldia grisa eta euritsua da, ekaitza dator, baina nik betiko pasioa egin dut. Agurtu dut horma ertzean dagoen bidexka estua. Bederatzi hilabete ibili naiz bidexka honetan pasiatzen, bide hontako edozein harri ezagunak zaizkit; harri hauetan deigarriena bere koloreen desberdintasuna da: gorriak, berdeak, urdinak, grisak dira. Negu luzean harrixka hauen koloreak lasaitu eta indartu naute, zeren nere begiak ezin baitzuten belar berde izpi bat ere ikusi.
Breslau 1917- Vlll-tan
Azkenik ekarri naute presondegi berri hontara. Baina ez zaitez nigatik penatuta egon, zuk dakizu lasaitasun handiakin hartzen ditudala bizitzako gora behera guztiak.
Ohitu naiz. Gaur nere liburu kaxak beste presondegitik iritxi zaizkit. Laister bi zelda txiki hauek, kartel, liburu eta nik daramadan dekorazioari ezker, gela gozo bihurtuko ditut eta inoiz baino gogo gehiagorekin lanaren hariari lotuko natzaio.
«Presondegiko Gutunak»
ROSA LUXEMBOURG
Presondegian, Rosa Luxembourg-ek idatzitako gutunen zati batzuk dira, han, bi urte egin zituen eta irten eta handik egun batzuetara, karrikan hil zuten, Alemaniako soldado ez ezagun batzuek izan ziren.
© Amaia Lasa Alegria