azkar bezain loratsu
udaberria etorri zaigu
loreen eta mitxeleten giroa
gutaz ez gara mintzatuko
aginduak galazotzen baidu
soroak ditugu jorratu
uste baino lehen
zeren ez zegoen
beste ezertaz zeregindu
aginduak galazotzen baidu
osasuna ona daukagu
batzuk jainkoari
ematen dizkiote eskerrak
besteek ez dakigu
© Manu Ertzilla