utzi ninduten nunbait

esan zidaten zerbait

ibili nintzanean harat

ekarri ninduten honat

 

era hontan

zahartu baino lehen

hil nahi izan nuen

ukatu zidaten nahia

benetan ez zen alaia

 

zimurrez bete nintzanean

arkitu nintzen

nere hilobia zulatu beharrean

 

nere zaindaria

ere neronekin

zen eroria

 

gure hilarrietan irakur liteke

«bata bestearentzat sortuak ziren»

 

handik urte batzuetara

haur gaizto batek

jarri zuen lehengoaren azpian

«bainan bien gorputzentzat batak bakarrik

irauli zuen lurra»

 

 

© Manu Ertzilla