eguzkia ez zen gelditu
produzioko katea ez zen eten
gizarteak ez zuen negarrik egin
zure herriak ez zuen negarrik egin
hil zinen
eta hil ez bazinen ere
eguzkiak eta produzioko kateak
jarraituko zuten
gizarteak eta zure herriak
ez zuen negarrik eginen
hil zinen
eta zure emazteak
negar egin zuen
© Manu Ertzilla