kantauriako itsasoan ura bits
bitsa lanbro
bidebietan zakurrak basurdearen zai
eta hainbat azeri pasa ziren
bainan basurdearen zai
ura amaigabeko joan etorrian
auzpeztzen zen zerupean
gogo guztien aurka
zortzi eguneko barauan zirala
esan ziguten
haizea eta ekaitzaren menpe
beste zortzi eta gainetikoak
begiraden izkutuan
itsasoko lanbroa
adiskide bustia zeukala
nahi zuten ura gelditzea
eta haien indarrak
nekea baizik
ez zieten eman
hondarra hondar
zakurra zakur
basurdea
euriteak ez zuen amairik
eta ostopean
euria sendoagoa zen
hotsa handiagoa
murgila itzalagoa
kantauriako itsasoan
bitsa eta lanbroa ur
© Manu Ertzilla