ohean
bi malko begietan
han urrutian
nabaitzen dut
ene malkoen iturria
entzuten ari naizen kantuak ere
badu errurik
ezin dut etorkizunean pentsa
lehena dut oroimenean
eguneroko guda hotzean
ohartzen ez direnek
ez dute herririk
kafetegi eta kaleetako
begirada maltzur eta belarri erneetan
konturatzen ez direnek
ez dute izan-nahirik
© Manu Ertzilla