udaberriko gauen freskotasuna
lehiotik sartzen zen
komunera
etxeko komunera
herriko komunera
neskatxa hurak
entzun zituen luzaroan
nik esandako hitzak
ez zituen ulertu
ez zuen zertan ulertu
bainan zorigaitzez
kezka pittinik ere
ez zioten sortu
udaberria herriko komunetik behera
etxeko komunetik behera udaberria
neskatxa eder hura laztantzea
komunetik behera dihoan udaberriari
kantu bat eskeintzea bezelakoa
izango zen
© Manu Ertzilla