mendi hotzek negar zotin larria
garaietan zehar
atabal soinu motelaren
babesean
altzoetako bizitza
hustuz dihoa
laratzak eta kutxak
sedenak jango ditu
edo-ta ijito musubeltzek
lapurtuko dizkigute
erreka zuloetako xoxoak
maizago esnatuko dira
basurdeen kurrinkan
azkenengo misterioa
adan eta eba
paradisutik sasi-paradisure bidaliak
© Manu Ertzilla