gaur inoiz baino ederragoa
iruditu zait nere hizkuntza
gaur inoiz baino zintzo eta apalagoak
ikusi ditut mendi estaliak
gaur inoiz baino hobe sentitu dut
lanbroaren igurtzia arpegian
gaur bihotz zotinak
arnasa lotu didate
gaur kezkaturik
inoiz baino ergelago
jakin dut besteen artean tinkoak garela
bainan gaur ere ikusi dut
gure aurka jasotako gerla
ikusi dut
gudari beharra
gaur isilean eta luzaroan
negar egin dut
© Manu Ertzilla