harri bat hondartza bazterrean
itsasoak astindua biribildua eta landua
harri hotz bat dirudienez
hartu dut eskuetan
eta epeldu zait
berehala ohartu naiz
bere gain lehunean
eta emeki-emeki igurtzi dut
bere irudia
lehen arrunta eta hotza
une batean
ederra eta maitakorra
bihurtu zait
aurrerantzean ezingo naiz aldendu
harri hau zu zara
© Manu Ertzilla