toki egokiagorik
ez dut aurkitu
hilda iraunteko
hemen pago adartsu hauen azpian
sustrai eta harrien artean
pakean
ibarrak menpean
eta gibel aldeko aldapek
ortzi aldera
daramate begirada
isiltasuna ardien eskilek
urratuko dute
edo haizeak edo beleek
nere gainean xoxoek eta txantxangorriek
zizare hizoztuen bila
ibiliren dira
ikusiko dut lainoa lanbroa
elurra ziri-ziri
ikusiko
sorginak lamiak
dantza zoragarriak
© Manu Ertzilla