gailurrean zegoen gizona

emeki-emeki

erori zen

ibar zulora

 

haritzak

osto gorrixka bat

haizeari ez

eskeini zion

 

haizeak beraz

orbela

poliki-poliki

lurrean utzi zuen

 

orbela

barne-indar gabe

bertan usteldu zen

 

 

© Manu Ertzilla