ikusi dut itsasoa

hondartza lehunean

mutikoei jarraitzen

 

ikusi dut gaisotasuna eta zahartzaroa

lehioetan eta alkietan

eguzki begitan

 

ikusi dut itsasoa

olatu izan nahiez

beretasunetik esnatu ezinka

 

ikusi ditut amak haurrak zigortzen

            gizonak kalean zehar bakarrik hizketan

            laranja igartuak

            neskato bulartsuak

            itsuak legandunak beso-gabeak

ikusi dut emakume bat edertasunagandik hurbil

 

 

© Manu Ertzilla