arrisku izugarriak

igaro ondoren

lortu zuen

kafesneari zurrutada bat ematea

 

bargizonak zoriondu zuen

gutxik gailendutako

ekintza haregatik

 

hirugarrenak

thea hartzen ari zenak ere

aurpegi izutua jarri zuen

eta ahal izan zuenean

goratu zuen

zurrutada miresgarri hura

 

 

© Manu Ertzilla