atarian nago

gau ilunean

hiru argik

enparantza argitzen dute

ni zerbait itzalpetua

 

noizipein ximisten dizdirek

haizpeko baserriak

argitzen dituzte

 

ekaitz osteko urek

ehundaka errekatxo mehetan

minutu batzutako erioak

 

bainan aski dira

oinak igurtzeko

hautsa lokatz bihurtzeko

edo lurra bustin

 

atarian nahiz eta ezer ikusi ez

haitzari so

 

 

© Manu Ertzilla