nere gelako lau hertzek

egunero

ipui bana kontatzen dute

 

hertz bakoitzeko euliek

bonbileari jira bira batzuk eman

eta aurreko hertzera joten dute

 

bonbilea dago gailen

eta uste du bera dela nagusi

bainan nik dakit

ez dela horrela

 

nola igarotzen dugun denok

hertzen ipuiak entzuten

bonbilearen epeltasunean

 

 

© Manu Ertzilla