gizona jarri zen

paper zuriaren aintzinean

eta ezin izan zuen

ezer sortu

asmabidearen iturria agortua bai zuen

 

madarikatu zituen

lau bost izaki eta gauza

 

maindireek destolestatu zituen

eta amets egitea

nahi izan zuen

 

zoritxarrez

egun hartan

ametsak ere antzu ziran

gogoa hain txiroa eta urria zeukan

 

 

© Manu Ertzilla