udaberria da eta

ez da arrosarik ikusten

nere barreneko lorategian

 

udan sortzen baldin badira

beroak kiskailduko ditu

 

udazkenekoak nabarrak

eta nik zuriak nahi

 

neguan berriz ez dut

behar lorerik

nahiko dut elurrarekin

 

 

© Manu Ertzilla