Gure poesia zelaiak dira,
txondarren lurruna, sagastiak,
gure bideak haritz artean. Idiak
astiro goldatzen dizkiguten soroan
dago euskal poesia.
Txepetxak kabia urtero egiten duen
zubi koxkorrak, uztarriak
ta argizari-oholak utzi dizkigute
gure poeta esku-langileek.
Gure poemak mailuz eta burniz egin ditugu,
Bilbo-n, Eibar-en, basoan, oletan,
edo itsasoan idatzi ziren.
Gure obrak dira euskal poesia.
III
© Joxe Azurmendi