Asis

 

Eta erantzi zuten

lurrean uzteko.

Ama lurrean

bilois, animali santu bat bezala

hiltzen eta hiltzen.

 

Erantzi zioten habito pobrea.

Arbolartean harri busti bat bezala

utzi zuten

gorputz umila

lur santu lurrean,

ilargi bat uretan bezala hiltzen.

 

Hasi zan kantatu abartzen,

per sora nostra morte corporale...

Ixiltasuna basoz bete zan.

 

Aingeru ixilak hostoetan.

Kondaira bat hostoetan,

legenda bat.

 

Santa Klarak

negar birjina ttikia

egiten zuen

josten dagon zapira.

 

Hiltzen dago lurrean

pobrea.

Belarra, harkaitza, ura, eguzkia

anaia zituen pobre ona.

Maite zuena lurrean dago,

beti ona izan dan

animali santu bat bezala mantso hiltzen.

 

Arbolartean dago

argi pobrea, bilois,

hiltzen eta geldiro hiltzen.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia