Bizitza behera
Uberkak darama
bide jakin bat
uberka behera,
harriak behera,
zelaiak behera.
Zumarraren itzala behera
bide jakin bat eta
beharrezkoa.
Jainkoaren behatzetatik
askatzen doan
fatuaren hari
bezala.
Bideren batetik behera.
Ezin konpreniturik
begiratzen genuen
umeak ispiluan bezala.
Doa gure bizitza norabait
hain xinple ta erraz
labaintzen xehe
urteak behera...
Axolagabeki
bihotzak behera
hotsik egin gabe
edurra kristal ostean bezala.
Bide jakin bat
segitzen noiznahi norabait
denpora behera.
III
© Joxe Azurmendi