Desterrua

 

Ez zioat arima triste honi

bere burua erantzi nahi.

Hotz izango likek.

 

Euskal mendiotan ernea,

ez dik pozik

Hamburg-eko kalean.

 

Dardaraz zegok beti

parkeren batean.

 

        * * *

 

Asper aspertuta nago gizona

Jainkoaren amoregatik

maite dutenez.

 

Jainkoaren amoregatik

laguntzen dutenez,

Jainkoaren amoregatik

gaixoak osatu,

pobreeri eguerriz eskupekoa eman,

igande arratsez eri etxera joan,

kanposantuetan loreak jarri.

 

Umezurtzeri erropatxoak banatu ere

Jainkoaren amoregatik.

 

Gezurraren egia

sinisteko grina!

 

Ta behinere ez

gizonaren amoregatik.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia