Jainkoak egin ninduen.
Haren mahaian gizondu nintzan,
ta haren hitzetik bizi naiz.
Ba dakit noizpait
aingeruek Jainkoaren mahaian
aterako nautela
neu ere,
beste norbaiten janari.
Nire pentsamentuaren su izpia
geldituko da bakarrik
besteren baten deseoan.
Ura surtidoreak bezala
jango du nire bizitza
sortu ninduen leizeak.
III
© Joxe Azurmendi