Bizitza, zorteak eskuotan
jarri zigun bitxia.
Umeak ez zekien zertako ziteken,
bainan ederra baitzen.
Gaur ordea, ez da eder ere
ta ez dakigu oraino zertako den.
Diztira triste bat,
bildurgarri galtzeko,
eusteko mingarri.
Zergatik jakin gabe,
ez bagenu nahiago:
ta ez-izango delako
larritzen gera.
Oi, gu zorook!
Ez bagenu
ez ez-izan ez nahita
gabiltza beti
arroda absurdoan iraulika,
galderari galderaz erantzun nahirik.
III
© Joxe Azurmendi