Heriotza, zer ote den heriotza
ulertzen ez dugu.
Ba goaz, joan,
pentsamentutik bizitza
eror dakigun arte,
ta azkena itzali.
Gero? Erokeria duk
galdetzea.
Zergatik bizi, ordea?
Alferrik duk galdetzea:
bizi egin behar
zergatik hil konprenitzen
ez dugun artean.
III
© Joxe Azurmendi