«Errukarriok: ez gero berpiztu
ta ez orain bizi, egingo duzute»
Minutius Felix
Heriotza garratza da.
Baina ba dakit nik
zeini diodan sinistu.
Eta bidearen azkenean
zai daukadala
ba dakit.
Ez badakit ere
zer dateken zeruko
zorion betikoa...
Horregatik, negar samin honek
itxaropen lore garbi apal bat
bustitzen du.
© Joxe Azurmendi