Gogoratzen al dut neuk?
Haizeak ez zuen entzumenean gozorik,
itsasoak bizirik ez.
Heriotzak ez zuen bildurgarririk,
pake handi batek bete zuen zabala.
Etsita egiten nuen bidea patxadaz
lasaitasun naro batek indartuta
arratsaldeko heriotzarantza.
Umiltasun gabe, ta ez harro.
Gizon sentitzen nintzan, bapatean gizon
Jaungoikoaren eta heriotzaren aurrean.
II
© Joxe Azurmendi