Doazen lainoak
norbaiti interesatzen zaizkio.
Soroak, zelaiak.
Edozer gauzak duke,
arbolaok, aulki hau,
gogoratzen duana.
Denak bizi dira.
(Naturaleza geldi dago,
haizeak damaion higiduraren arren edo gatik
beti geldi. Hostoak
geldi, euria.
Ikaragarrizko geldi egote zerbait daukate
iturri geldi ezinek).
Betiko joatea guretzat.
Inork ikusiko duen antsiaz
esku bat gerrian-eta
larri asko
horma busti duen mutikoak
utzi du zerbait munduan.
Parke zaiari ez bada
zakurren bati, apika, interesatuko zaio.
Bainan gure pentsamentu hau
al zaio inori interesatuko?
II
© Joxe Azurmendi