Maite zuelako
joaten zan bakarrik mendira,
eta Botrehaitz-en tontorrean
egoten zen ibarra begira.
Maite zuelako
joaten zen bakarrik hondartzara,
ixiltasunean,
ta ibiltzen zen esku biak sorbaldan
Moilarri-tik kaieraino.
Oinetako behatzekin zuen
idazten zure izena hondarrean.
Uhinek borratu dute,
uhinek.
II
© Joxe Azurmendi