Erribera
Ordu luzeak egoten nintzen
aurpegia ormaruntz,
ohearen eta loaren erriberan.
Ordu luzeak ziren
nire penaren erriberan labaintzen.
Erdi lotan zerbait
ez dakit pena bat ote zen
begiotan. Apika, zerbait.
Ala deusez! Igual dio.
Jaungoikoak daki
zer nuen pentsatzen.
Ez dut gogoratzen.
Gogoratzen dut bakarrik
ezin nuela ahaztu.
II
© Joxe Azurmendi