Zutik eta bilois.
Zure ilea
zugandik ihesi.
Hondartzan,
uretan,
haizetan.
Algara bat
zugandik ihesi.
Bilois
eta eder,
busti, lizun.
Zutik, zutik,
eta bakarrik,
zeunden, zeugandik
ihesi.
Eta ni, ur-ertzean,
parrezka, parrea bustitzen
zuen zoramenez,
begira.
Ez nuen ikusi nola
zutik,
bakarrik eta bilois
ta eder,
joan zinan, parre algaraz,
betiko ihesi,
zure haragi zuria jasota.
II
© Joxe Azurmendi