Itsasoa.

Itsasoa laino dago.

Ontzi bat zen gure aberria

lainopea barna

zijoena aberri bila.

 

Galernak eraman zuen

itsaspera.

 

Zergatik irten genuen

berriz eguzkitara?

Gure aberria

heriotzea zen.

Eta han dago.

 

II

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia