Basora irten nuenean

nire ahal guztiekin

hotsegiten nuen.

 

(Gaztaroaren ezean

poz-hostoak ikusten dira arboladian).

 

Jainkoa iruditzen zitzaidan

dehadarren oihartzuna.

Nunahiko askatan

asetzen nintzen amesen ur freskoz.

 

Gero aita hil zen.

Harrez gero ez dit

Jainkoak erantzun.

Nire dei larriek

kukuaren zotin hausia,

otsoaren ulua,

jasotzen dute oihartzun,

zulo bat bezala ezerezera.

 

II

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia