Suomenlinnan. Euriak
erdoitutako kainoen
ondoan
itsasoa dago.
Urrungo lurra,
aberrearen lur hausia
gogoratzen genuen.
Euskal Herriaren izena,
Kirsti, Euskal Herriaren izena
zetorren guganaino-ta
itsaso grisean
euriaren antsia maltsoarekin.
Askatasunaren gaztelu zaharra
Suomenlinna
euripean ez da gehiago
askatasun begirale.
Bere nekearen preso dago.
Eta itsasoa lo zegoen.
Lo Suomenlinna-ko
harri nobleak.
Haize bustiak
historia triste bat
zigun kontatzen,
xirimiri pean misterioz,
belarri edo
bihotzera,
ta guk ez genuen ulertu,
Kirsti, ez ulertu!
II
© Joxe Azurmendi