Porta San Giovanni
Ezin dut ezer ikusi
bainan argiek liluratzen naute.
Donibane Ate-ko gau argiek.
Begiok ixten ditut.
Hobe dela ezer ez jakin
pentsatzen dut, pentsatu edo...
Deusez ikusi,
ta aulkietan exeri
arima nekatua,
nire bizitzaren ondoan
bakardadez egoteko.
Gozoa dela ihes egitea
munduari, gozoa batez ere
ihes egitea norberari,
ta oro ahaztea
lo bigun batean.
Ezer axolagarri bakarra,
agian, orbelak
antsikabeki adarretatik
erortzen
ikustea
da,
begiak altxatu gabe,
parkean jarrita.
III
© Joxe Azurmendi