Monte Pincio, Monte Celio,

Monte Verde...

Parkeok ez dira mendi.

Oi, zertako etorri ziren

zuhaitzok herrira?

 

Lord Byron-ek ez du nahi

abarorik. Haizea behar du.

Hugo bufoi. Cairoli anaiak

beren harrokerian bufoiago,

nazional heroe harrizko. Ur linburi

ta goroldiotan etzandako zentauroak

inbiriz-edo begira enamoratuak.

Mendiok...!

 

Mendi bat balego behintzat

egiazko mendi bat Erroma guzticm.

Haizea eta eguzkia,

eta abuztuko euri lodia

ta zaldiak,

zaldi bizi ez harrizkoak

dauzkan mendi bat.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia