Alferrik exertzen naiz
nire ondoan,
Parco Celio-ko itzaletan.
Ez dut ezagun neure burua.
Kafean edo tranbi baldarretan
jendea nire alboan
mintzatzen da, ta
neure barreneko boz luzea
entzun uste dut.
Neu ote naiz haiek?
Ni, ordea, arrotza naiz
ta ez dut ezagutzen neure hitza.
Apika, ahuleriaz,
Parco Celio-ko iturri xaharrari bezala
entzuten dut neure burua
zer dion ulertzeko axola gabe.
Campo Verano-n ez da inor mintzatzen,
eta pentsamentua garbi garbi
ikusten da rnmasa izuaren lausoan.
Nigandik at irten ote zaizkit
galdekizun erantzun gabeok,
ahoz aho, nik ukatutako
babes bila joateko?
Sant Angelo parean denok
gelditu gera ixilik,
umeen jolasak begira.
Gero bakoitzak bere bidea
eraman du.
Nik ez dakit
neu naizen ala edozein,
eta norabait noanean
inora banoan.
III
© Joxe Azurmendi