Piazza del Popolo
Ez didak ezer esaten niri
goi bare horrek?
Zeru kolore-galdu papelezkoan
atseden leun aurkitzen dut,
ez antsiarik.
Ez da Jainkorik agiri.
Lagunen hitzek ez dute
nire pentsamentuan lekurik.
Kale ilunagoak nahi dituzte
neskatxekin doazenak,
eliz ondotik pasatzen dira.
Bainan niretzat, ez dago ezer.
Zeru honen ederrak
San Agustini esandako hitzek
kafe katilutxo hau ere
ezin dute bete.
Ta hari noizpait bihotza.
II
© Joxe Azurmendi