Eskuak
Argia debekatu zaigu.
Poza, itxaropena
ta argia debekatu.
Pobreak gera-ta...
Arratsaldean euri egiten du
euskal mendi saihetsetan.
Pobreak gera-ta
ez dago aterperik guretzat,
debekatu zaigu ateria.
Askatasuna debekatu zaigu
kostako haize leunak
alamerako neskatxen ilea,
ikurrin moduan,
askatzen duelarik.
Hamar dirade mandamentuak
ta hamaika bai
pobrearen nahigabeak.
Debekatu zaigu
gizon izatea
ta kitto.
II
© Joxe Azurmendi