Gabez
Nekatuta nago!
Nekaturik irixten naiz beti gauaren atera
ta zin egiten dut ez sekula gehiago
afan alferretan leher egiteko.
Ta goizero argiarekin hasten naiz atzera,
berriz bila ta bila, esperantza zoro batez.
Zeinek aterako lidakean bihotzetik
maitasunaren sustrai orpoa!
Zeinek emango lidakean
presondegi urte batzuen atsedena!
Edo heriotza.
II
© Joxe Azurmendi