Eskuotan ez dut indarrik,
ez dut kemenik besoetan,
nire hortzetan gorrotorik ez da.
Gazte nintzala
rodar ero batez ekiten nion
batela olatu pats artean
zoratuta zebilela.
Aurrena izan nahi nuen.
Itsasoa bare dago gaur,
eta bakarrik dago.
Arraunean ari ta ari.
Nire hitzak ez dik surik,
Kaixo! Zer moduz?
egia duk, egia umila.
Edozeini entzuten nion egia.
Euskal bizi nahiari, bai,
bizi bide baten bila
estropa eskutik utzi gabe
jarraituko dut hil arte.
Ez zekiat nora noan,
itsasoak ez dik biderik,
herri hau doan tokira.
III
© Joxe Azurmendi