Gure hitzak

pinudietan gelditu ziren

asesinatuta.

 

Erreka ondoetan,

trintxera erdi atxurtuetan.

Eta hamazazpi urte zituzten,

hogeitahiru, berrogei.

Andrea, semeak,

herria...

 

Gudarien odol potzuan

edo lokatzatan,

edo espetxean, nunbait.

 

Bainan poetarik ez zegoen frentean.

Gure odolak ez du oraindik

libururik busti.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia