Poesiaz aspertu nintzan.
Eta nekearen nekez,
asperkundearen asperrez,
pobreen nahigabeak ere ahaztu nituen.
Ez-entzun egin nuen herria,
ta hilargiarekin kontenta nintzan.
Arratsaldean
arbolapean kantatzen nuen kitarrarekin,
ta itsasoa baino atseginagoa nuen
Mönesee-ko lagoa.
Zorioneko nintzan
hegoaize epelak
aurpegia leuntzen zidanean.
Errexa zen zoriona!
Baina biharamunean ezin nuen
zoriontsu izan nahi.
III
© Joxe Azurmendi